Buscar este blog

Cargando...

2015/12/19

Extinguido el PSIS de Pórtland para la incineración de residuos en sus instalaciones de Olazti.

Desde la Plataforma 3MB queremos mostrar nuestra satisfacción por el Acuerdo del Gobierno de Navarra por el que extingue el proyecto de incineración de residuos de Pórtland de Olazti tramitado como Proyecto Sectorial de Incidencia Supramunicipal (PSIS).

Pedimos a las administraciones competentes que inicien las actuaciones precisas para que la aplicación abusiva de este instrumento, que permite pasar por encima de voluntades y normativas municipales, no pueda generar nunca más a nadie la angustia y desazón que ha provocado este PSIS en las poblaciones afectadas por el proyecto de incineración de Pórtland.
  
Ahora, tenemos que trabajar para conseguir que la incineración de residuos, en cualquiera de sus acepciones, “valorización energética”, “valorización de combustibles alternativos”, o cualquier otro tipo de eufemismo para camuflar la incineración de residuos, sea desterrada para siempre de Navarra. Y en ese sentido, queremos alertar de la producción de los llamados CDR, (Combustibles Derivados de Residuos), unos preparados conseguidos a partir de basuras que pretendidamente pierden la condición de residuos para convertirse en “combustibles”, y que pueden ser quemados en cualquier horno con suficiente capacidad de hacerlo. Estos “combustibles” podrían importarse, además, de cualquier otra Comunidad o Estado.

El reto pendiente, es lograr que el Plan de Residuos de Navarra (PIGRN) actualmente en elaboración, y en el que la plataforma 3MB, junto con otras organizaciones y otros entes estamos trabajando,  no contemple la producción y quema de preparados de residuos (CDR) para ser utilizados como supuestos combustibles en ningún horno y mucho menos su importación de fuera de Navarra para ese fin.


Finalmente, queremos agradecer a toda la sociedad el apoyo mostrado en las diferentes movilizaciones que se han realizado en contra de este proyecto, que suscitaron el mayor rechazo social conocido nunca en Sakana, y que ha sido el pilar fundamental para conseguir los logros actuales.

Iraungia Olaztiko bere instalazioetan hondakinak errausteko Portland-en UPrS-a.

3MB plataformak bere poza agertu nahi du Udalaz gaindiko Proiektu Sektorial (UPrS) moduan tramitatu zen hondakinak errausteko Olaztiko Portland-en proiektua iraungitzat ematen duen Nafarroako Gobernuaren erabakia dela eta.

Udalen borondate eta araudien gainetik pasatzea ahalbidetzen duen tresna honen gehiegizko erabilera murrizteko, berriz beste inori UPrS honek Portland-en errausketa proiektuaren eraginpeko herritarrei sortutako larritasunik eta egonezinik sor ez diezaion, beharrezko neurriak hartzeko eskatzen diegu dagokien administrazioei.

Orain hondakin errausketa, hartzen dituen izenak (energia balorizazioa, erregai alternatiboen balorizazioa) edo jarduera hori ezkutatzeko beste edozein eufemismo hartzen duela ere, Nafarroatik betirako kanporatzea lortzeko lan egin behar dugu. Eta horren harira, HEE (Hondakinetatik Eratorritako Erregaiak) deiturikoen ekoizpenaz ohartarazi nahi dugu. Hondakinekin ekoitzitako gai hauek “erregai” bihurtzen dira eta errausteko gai diren edozein labeetan kiskaltzen dira, eta gainera “erregai” direnez, beste edozein Komunitate edo Estatutik inportatu daitezke.

Egun osatzen ari den Nafarroako Hondakin Planean (NHKPI) lanean ari da 3MB Plataforma beste talde eta erakunde batzuekin batera, eta aurrean dugun erronka, plan horrek hondakinekin prestatutako gaiak (HEE) erregai bezala labeetan erabiltzeko aukerarik ez jasotzea da, eta are gutxiago oraindik, horretarako Nafarroa kanpotik inportatzea.


Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkizuegu herritar guztioi, Sakanan sekula ezagutu gabeko gaitzespena sortu duen proiektu honen aurka egindako mobilizazio guztietan adierazitako babesagatik, hauxe izan baita inolako ezbairik gabe lortutako guztiaren arrazoi nagusia.

Hiru Mugak Batera Plataformak Ekologistak Martxan taldeak ematen duen “Jatorra” saria jaso du Lizarran.



Pasa den azaroaren 21ean 3MB Plataformak, Ekologistak Martxan taldeak ingurumenaren aldeko lanean nabarmendu diren taldeei urtero ematen dien “Jatorra” saria jaso zuen.

Antolatzaileek 3MB-k aurrera eramandako borroka nabarmendu zuten eta ingurumenaren eta herritarren osasunaren aldeko jokabide eredugarritzat jo zuten bere lana.

Saria eskertu ondoren, 3MB-k horrela laburbildu zituen bere ibilbidea eta hondakinen errausketaren aurka zabaldu diren lan ildoak:

2005.urtean Portland-ek bere Olaztiko plantan hondakinak errausten hasiz, hauen kudeaketaren negozio probetxugarrian murgiltzeko bere asmoa iragarri zuen. Espekulazio burbuilaren amaiera gainean zutela konturatu ziren eta Espainiako Estatuak Europar Batasuneko estatu nagusiek baino zementu gehiago kontsumitzen zuen garaia amaitu zaie. Horrela, hondakinak erretzeagatik kobratuko zuten, ustezko “erregai berriztagarriak” erabiltzeagatik administrazioaren diru-laguntzak jasoko zituzten eta dohainik jasotzen zuten isuri kupotik deskontatuko zituzten beren CO2 isuriak, gero horiek merkatuan salduz etekinak lortu ahal izateko. Eta Portland-en kasuan, hondakinak biltzen eta kudeatzen dituen (beren zementu-fabriketako labeetan erraustea barne) FCC multinazionalaren filiala izanagatik, negozioa borobila izango zen.

Enpresak hasiera batean hondakinak erreko zituela ukatu arren, beharrezko baimen guztiak eskatu eta eskuratu zituen, horretarako UPrS (Udalaz gaindiko Proiektu Sektoriala) baten beharra izan bazuen ere Olaztiko Udala eta bere lur eremuan hondakinak erraustea debekatzen duen udal-araudia saihesteko.

Egoera horri aurre egiteko sortu zen Olaztin zementu–fabrikan erraustearen aurkako Sakana Bizirik Plataforma, beranduxeago errauskailuaren eraginpean ere geratuko liratekeen Ameskuko, Arabako Lautadako eta Gipuzkoako Goierriko kolektiboak ere bertara bildu zirenean Hiru Mugak Batera (3MB) bihurtu zena.

Hondakin errausketak kontrako erantzun zabala jaso du eta ingurumenerako eta herritarron osasunerako kaltegarria delako iritzia sakon txertatu da gizartean eta gainera, gutxitzean, berreskuratzean eta birziklatzean oinarritutako beste hondakin kudeaketa eredu batzuk aurrera eramatea baldintzatzen du.

Horregatik mozorrotu nahi dute errausketa zaleek jarduera hau “hondakinen balioztatze energetiko” bezala. Eta guztia beren presio lobbyek Europan onartzea lortu duten araudi berrien aterkipean, hau da, energia berreskuratzen duen errausketa, zabortegira eramatearen eta errausketa soilaren baino maila bat gorago jarriz hondakinak tratatzeko hierarkia europarrean.

Honekin batera, herritarrak nahastu eta politikariak beren jardueraren onuraz konbentzitzeko beste  kontzeptu bat ere aurkitu dute zementugileek: “zementua ekoizteko erregai ordezkapena”. Horrela, lehendabizi diru-laguntza publikoak jasotzeko aukera dute erregai fosilak baztertu eta energia lortzeko “iturri berriztagarriak”, “biomasa”, … erabiltzeagatik; bigarrenik berdez jantzi eta ingurumenaren defendatzaile gisa agertzen dira ustez hondakinak zabortegietara eramatea galarazten dutelako eta hirugarrenik kostuak murriztuz enpresaren lehiakortasuna eta bideragarritasuna bermatu eta lanpostuak mantentzea horren baitan jartzen dutelako.

Zementugileek babestutako fundazio indartsuek ondo planifikatutako estrategia hauei guztiei aurre egin behar izan die Plataformak arlo guztietan, eta gaur egun esan dezakegu zuen guztien laguntzari esker, errausketa arriskua behin betirako baztertzeko bide zuzenean gaudela.

Horretarako azken urratsa, egun egiten ari den Nafarroako Hondakin Planean hondakinetatik eratorritako gaiak (gero zementu-fabriketan edo bestelako instalazioetako labeetan errausteko) ekoizteko aukerarik ez onartzea litzateke.


Mila esker denoi jaso dugun laguntzagatik.

Hiru Mugak Batera recibe el premio “Jatorra” de Ekologistak Martxan en Lizarra.



El pasado 21 de Noviembre la Plataforma 3MB recibió el premio “Jatorra” que anualmente otorga Ekologistak Martxan a los movimientos que se han destacado en la defensa del medio ambiente.

Los organizadores destacaron  la lucha de 3MB,  que pusieron como ejemplo de actuación ecológica en defensa del medio ambiente y la salud de las personas.

3MB, tras agradecer el premio, resumió así su trayectoria y los frentes de lucha abiertos en torno a la incineración de los residuos:

En el año 2005 Pórtland anuncia su intención de adentrarse en el provechoso negocio de la gestión de residuos, quemando residuos en su planta de Olazti. Prevén malos tiempos tras el final de la burbuja especulativa, consecuencia de la cual el Estado Español consumía más cemento que los principales países de la UE juntos. Asi, cobrarían por quemar residuos, recibirían subvenciones de la Administración por utilizar supuestamente “combustibles renovables”, y descontarían sus emisiones de CO2 del cupo que percibían gratuitamente y que podrían vender en el mercado de emisiones. Además, en el caso de Pórtland, constituía un negocio redondo al ser filial de la multinacional de las basuras FCC, que recoge las basuras y las gestiona, incluyendo su destrucción en los hornos de sus cementeras.

La empresa, que en un principio negó que fuera a quemar residuos, solicitó y obtuvo todas las autorizaciones necesarias para ello, incluso presentando un PSIS (Proyecto Sectorial de Incidencia Supramunicipal) para puentear al Ayuntamiento de Olazti, que prohíbe la quema de residuos en su término municipal.

Para hacer frente a esta situación, surge en Olazti la Plataforma Sakana Bizirik en contra de la incineración en la cementera, que se convertirá un poco más tarde en Hiru Mugak Batera (3MB) al integrar a colectivos de Améscoas, de la Llanada Alavesa y del Goierri guipuzcoano, al alcanzar el radio de afección de la incineradora a estos territorios.

La incineración de los residuos ha sido muy contestada, y ha calado en la sociedad la idea de que es una práctica muy perniciosa para la salud y el medioambiente, además de representar una competencia desleal a otras formas de gestión de residuos que pasan por la reducción la recuperación y el reciclaje.

Por ello los incineradores pretenden disfrazar la actividad como una “valorización energética de residuos” amparados por las nuevas normativas que sus lobbys de presión han conseguido arrancar en Europa, que diferencia la “eliminación”, es decir, el depósito en vertedero o la quema de los residuos sin recuperación energética, y la incineración con recuperación energética, subiendo a esta un escalón en la jerarquía europea de residuos.

Junto a esto, los cementeros han encontrado otro concepto para despistar a la sociedad y “convencer” a los políticos de las bondades de su actividad : “la sustitución de combustibles para la fabricación de cemento”. Con ello consiguen en primer lugar, colocarse como potenciales beneficiarios de subvenciones públicas al no utilizar supuestamente combustibles fósiles y obtener su energía de “fuentes renovables”, “biomasa” etc; en segundo lugar, se visten de verde y aparecen como defensores del medioambiente al evitar, dicen, que los residuos se depositen en vertederos; y en tercer lugar, la viabilidad de una empresa que debe competir reduciendo costes y por tanto preservar el mantenimiento de los puestos de trabajo etc.

Todos estas estrategias, bien planificados por poderosas fundaciones patrocinadas por los cementeros, han sido combatidas por la Plataforma en todos los ámbitos y hoy podemos decir que gracias a la ayuda de todos vosotras/os nos encontramos en el buen camino para que el peligro de la incineración sea desterrado definitivamente.

Para ello nos queda por conseguir que el nuevo Plan de Residuos de Navarra, actualmente en elaboración, no contemple la posibilidad de la fabricación de preparados a partir de residuos para ser quemados en cementeras u otro tipo de hornos.


Gracias a todo el mundo por vuestro apoyo.