Buscar este blog

2010/12/23

Sakana Bizirik-Prentsaurrekoa


Portland-Valderrivas enpresak, Olaztiko bere lantegian errausketarekin hasteko baimena eskatu dio Nafarroako Gobernuari. Horrekin emandako hitza, hau da, sakandarren eta Olaztiko udalaren onespenik gabe ez zuela jarduera berririk abian jarriko, bertan behera utzi du, nahiz eta hauek Olaztiko porlandegian hondakinen errausketa-balioztatzearen aurka agertu.

Sakana Bizirik Plataformatik irmoki salatu nahi dugu jokaera hau eta hauxe adierazi nahi dugu:

-Inork ere nahi ez duen errausketa jarduera ezartzeko borroka eta inposizio bidea aukeratzea ez dela inorendako ona izanen.

            -Arazo oso larri baten aurrean gaudela, eta ez bakarrik Sakanarako, baizik eta Nafarroa osorako, hemen hasiko baita gure herrialdeko lehen hondakin errausketa. Gure osasunarendako eta gure  eskualdeko garapenerako oso arriskutsua eta kaltegarria den jarduera bat porlan ekoizle eta hondakin kudeatzaile den multinzional baten (FCC) esku uztea litzateke hau, Altsasutik, Olaztitik eta Urbasa-Andia eta Aralar Natur Parkeetatik gertu, baiararen hondo-hondoan eta batez ere Sakanako herriak urez hornitzen dituen Urdalur urtegitik oso gertu, bost bat kilometrora besterik ez.

            -Eerrausketa jarduera hori, berreskurapena eta birziklaia bezalako hondakin kudeaketa beste eredu batzuen kontrakoa dela,  ez lukeela honakinen gutxitzea sustatuko eta bide batez ezinezkoak bihurtuko lituzkeela balioztatzea-erraustea ez diren beste aukerak.

            Nafarroako gizarte osoa, multinazionalak Olaztin urtero milaka tona hondakin errausteari bidea irekiko balio, gai honek, ez bakarrik Sakanan baizik eta Nafarroa osoan sortu lezakeen  egoera larriaz ohartarazi nahi dugu eta aldi berean hori onartuko duen inolako baimenik ez emateko eskatzen dugu.

            Azkenik, arazo honen berri emateko eta giza eragile eta erakunde gehiagoren inplikazioa eta partehartzea lortzeko beste hainbat ekintza burutzen hasiko garela iragarri nahi dugu,  bere garaian ezagutzera emanen ditugun mobilizazioekin amaituko direnak.


Olaztin 2010eko azaroaren 13an

No hay comentarios:

Publicar un comentario