Buscar este blog

2013/03/19

PRENTSA OHARRA / NOTA DE PRENSA



La Plataforma 3MB destaca el éxito absoluto de la manifestación del
pasado sábado en Altsasu, y quiere agradecer  a todos y todas su masiva asistencia a la misma.

Pórtland no se puede poner por más tiempo la venda en los ojos y desoír el clamor de la sociedad. La multinacional está obligada a respetar a la sociedad, a miles y miles de personas, a los ayuntamientos, mancomunidades, diputaciones,  organizaciones sindicales, consorcios

En primer lugar, porque no tendría sentido y sería tremendamente injusto imponer un proyecto que suscita tanto rechazo social, habiendo recurrido a instrumentos excepcionales para aplastar la autonomía municipal, y en segundo, porque deberá cumplir su palabra de que no impondría la quema de residuos si la sociedad no lo quisiera.

FCC debe escuchar el clamor del pueblo  y tomar el camino de la racionalidad descartando ese proyecto que nadie quiere, porque, en estas condiciones, y más si cabe haciendo caso omiso de la reciente sentencia del TSJN, pasar por encima de la sociedad, constituiría un tremendo y gravísimo error de consecuencias imprevisibles.

__________________________________________________

3MB plataformak, aurreko larunbatean Altsasun burutu zen manifestazioaren erabateko arrakasta nabarmendu nahi du, eta bertan parte hartu zuen jendetzari, bere esker ona adierazi.

Portlandek ikusi nahi ez duen, baina jendarteak eskatzen dion errealitateari kasu egin behar dio. Multinazionalak jendartea, milaka eta milaka pertsonak, udaletxeak, mankomunitateak, diputazioak, sindikatuak, partzuergoak… errespetatu egin behar ditu.

Alde batetik, udal autonomia zapaltzeko salbuespeneko tresna bat erabiliz, sozialki gehienok errefusatzen dugun proiektu bat inposatzea erabat injustua delako eta ez duelako inongo zentzurik, eta bestetik, hondakinen errausketa jendarteak nahi ez badu, ez duela inposatuko adieraziz eman zuen hitza errespetatu behar duelako. 

FCCk herriaren, jendartearen oihua entzun eta arrazoiz jokatu behar du, inork nahi ez duen proiektua baztertuz. Gainontzean, kondizio hauetan, eta batez ere NJAG-ek(Nafarroako Justiziako Auzitegi Gorenak) berriki eman duen epaia ez betez, jendarteari kasurik ez egiteak eta zapaltzeak aurretik aurreikusi ezin diren ondorio lazgarriak izango baititu.

 3MB Plataforma                                Altsasun, 2013ko martxoaren 18an


2013/03/17

El Parlamento Europeo aprueba una resolución para reducir la exposición a disruptores endocrinos

Entre los disruptores endocrinos están el bisfenol A, la atrazina, las dioxinas cloradas, el nonilfenol, el metil parabeno, etcétera, presentes en envases de alimentos y bebidas, herbicidas, durante la incineración de residuos, en detergentes, conservantes... 

Estas sustancias constituyen una grave amenaza para mujeres embarazadas, niños y jóvenes, cuyos sistemas hormonales son más vulnerables a este tipo de sustancias, que pueden ocasionar desórdenes hormonales y reproductivos, cáncer de mama o de testículos, malformaciones congénitas o trastornos del desarrollo neurológico, entre otros, según ha advertido la Eurocámara. 




2013/03/16

4.500-5.000 lagun errausketaren aurka 4.500-5.000 personas contra la incineración

4.500-5.000 lagun bildu dira gaur arratsaldeko 18:00etatik aurrera Altsasun burutu den manifestazioan. Olaztiko Portland zementu-fabrikan hondakinak erretzearen eta proiektu hau herritarren nahiaren gainetik inposatzearen aurka agertu dira eta herritarren hitza errespetatzeko eskatu dute.

Entre 4.500 y 5.000 personas han participado esta tarde a partir de las 18:00 en la manifestación celebrada en Alsasua. Se han pronunciado en contra de la incineración de residuos en la fábrica de Portaland en Olazagutia y contra la imposición de este proyecto. Así mismo han pedido que se respete la voluntad de los/as ciudadanos/as.




 Nafarroako Gobernuak errauskailua baztertu du eta hondakin errausketa FCCren Olaztiko zementu-fabrikara bideratu du. Horretarako, bere labeetan 56500 tona hondakin errausteko baimen berria eman dio.
 
Baimen horrekin, instalazio berriak egiteko aukera eman dio, hondakin kudeatzaile moduan erregistratu du eta bere funtzionamendua, hondakin errausketari buruzko 653 Dekretuak arautuko du, Hondakinak Balioztatzeko Plantak (errauskailuak) arautzen dituen berbera.

Baina Portlandek, errauskailuendako ezarrita dauden mugetatik gorako isuriak ere igorri ahalko ditu. Horrek esan nahi du, porlandegi-errauskailuaren eraginpeko eskualdeetan jasan behar izango dugun kutsatzaile zama, errauskailua baztertua izan zen zonaldeetan jasango luketeena baino handiagoa izango dela; horrek ekarriko dituen ondorio larri guztiekin.

Hauxe da Nafarroan hondakin kudeaketari dagokionez bizi dugun egoera: Gobernuak, errausketa ez beharrezkoa bihurtuko luketen beste kudeaketa eredu batzuen alde egin ordez, 113000 tona hondakin erraustea aurreikusi du eta horretarako ustez egokiena zen planta baztertu egin du, berau eraiki behar zen eskualdeetan gizakion osasunerako hain arriskutsua den jarduera honek sortu duen oposizioa dela medio.Orain Olaztin erraustearen alde apustu egin du, eta horretarako, Portlandekin Hitzarmena sinatu du, hondakin errausketa sustatzeko eta jarduera hau egitearen ordainetan enpresa diruz laguntzeko.

Ez da ulergarria, nola gure eskualdean, Nafarroako beste eskualde batzuetan ez bezala, ez zaion ez herritarren, ez udalen, ez mankomunitateen … borondateari kasurik egiten. Are gehiago, nola iritsi diren udal autonomía, eta horrelako basakerien aurrean populazioa babesten duten gure araudiak zanpatzera.

Ulergarria ez den bezala, Nafarroako Gobernuak zementu-fabrikan erraustu nahiarekin aurrera jarraitzea, ondo aski dakienean auzitegiek argi utzi dutela hondakin kudeaketa jarduerak eta hauen kokapena herrialdeko hondakin planean aurreikusirik egon behar dutela.

Nafarroako Gobernua benetan bila ari dena, arrazoi politikoak tartean direla, hondakinak erretzeko instalazio berrien kokapena ekimen pribatu baten esku uztea da. Aldi berean eta modu bihurri eta kontraesankorrean, Portlanden jarduera eta multinazionalari Foru Komunitateko hondakin kudeaketa publikoan ematen zaion zeregin erabakigarria berezitu nahian dabil.

Gehiegi dira dagoeneko Nafarroako Gobernuak igaro dituen marra gorriak, “Comision Nacional de la Competencia” delakoak frogatu duen bezala, legez kanpoko praktiken bidez ehun milioi euro baino gehiago lapurtu digun multinazional baten interes pribatuen mesedetan. Iruzur egin eta gezurra esan digun multinazionala, eta aurrerantzean ere hala jarraituko duena. Zeren, ez dezagun ahaztu, Portlandek, gizarteak nahi ez bazuen, proiektua ez zuela inposatuko bere hitza eman zuen. Baina mafiosoen hitza zen.

Guk, Nahikoa da!! diogu. Ez ezazue bide horretatik jarraitu. Ez jarraitu inposizioaren bidetik. Hemen ere ez dugu nahi eta ez dugu behar, Nafarroako beste toki batzuetan, ez udalek, ez garapen kontsortzioek, ez sindikatuek, ez nekazariek, ez abeltzainek, ez turismo-etxeek ez beste inork nahi eta behar izan ez dutena. Ez dugu onartuko, lotsarik gabeko lapurrak eta poltsikoa nola bete besterik pentsatzen ez duten politiko ustelak izatea, gure osasuna arriskuan jartzea eta bizi garen lurraldeko ongizatea eta etorkizuna baldintzatzea erabakitzen dutenak.

Inposatzea ez da konponbidea. Foru Komunitate osoan hondakinak erretzea baztertzeko eskatzen diogu Nafarroako Gobernuari eta horren ordez beste irtenbide bat bilatzeko. Laberik gabeko kudeaketa posible delako, gizakion osasuna, ingurumena eta enplegua era errespetutsuagoan babestuz.

Eta Portlandi, bere nahia errespetatuko ziola hitza eman zion gizartearen aldarria entzuteko eta proiektu honen inposizioa alde batera uzteko eskatzen diogu.

Argi izan dezatela, gure lurra, gure osasuna, gure baliabideak eta gure etorkizuna ezin gehiagoan babestu behar ditugula.

Argi izan dezatela, basakeria hau gelditu egin behar dugula.

________________________________________________



El Gobierno de Navarra ha descartado la incineradora y ha diferido la quema de los residuos a la cementera de FCC de Olazti, a la que ha concedido una nueva autorización para quemar 56500t de residuos en sus hornos.

Con ello autoriza a Pórtland unas nuevas instalaciones, le inscribe como gestor finalista de residuos, y su régimen de funcionamiento estará regulado por el Decreto 653, sobre incineración de residuos, el mismo que regula a las Plantas de Valorización Residuos (Incineradoras).

Pero Pórtland podrá emitir incluso por encima de los valores límite establecidos para la incineradora. Es decir, la carga de contaminantes que tendremos que soportar en las zonas afectadas por la actividad de la cementera-incineradora, será mayor que la que hubieran tenido que soportar en las zonas donde fue rechazada la incineradora, con las terribles consecuencias que ello traerá consigo.

La situación de la gestión de los residuos en Navarra es la siguiente: el Gobierno, lejos de apostar por otros modelos que harían innecesaria la incineración, ha previsto quemar 113000 toneladas de residuos, y ha descartado la planta que decía era la más apropiada para ello, debido a la oposición social a esta actividad tan peligrosa para la salud de las personas suscitada en la zona prevista para su construcción. Ahora apuesta por quemarlos en Olazti, para lo cual ha suscrito un Convenio con Pórtland para fomentar la quema de residuos y subvencionar a la empresa por la realización de esa actividad.

No se comprende que en nuestra zona, a diferencia de otras zonas de Navarra, no sólo no se escuche la voluntad de la ciudadanía, ni a sus ayuntamientos, mancomunidades, etc., sino que se llegue incluso, a pisotear nuestra autonomía municipal y nuestras normativas que protegen a la población de salvajadas como esta.

Y tampoco se entiende que el GN quiera seguir adelante con el proyecto de incineración en la cementera, cuando sabe que los tribunales han dejado claro que las actividades de gestión finalista de residuos, y su ubicación, deben estar previstas en los planes regionales de gestión de residuos.

Por el contrario, lo que el GN busca por motivos políticos, es dejar en manos de la iniciativa privada la determinación de la ubicación de unas nuevas instalaciones para quemar los residuos. Al mismo tiempo, intenta desligar de una manera obscena y contradictoria, la actividad de Pórtland del evidente papel que le otorga a la multinacional en la política pública de gestión de residuos de la Comunidad Foral.

Son ya demasiadas las líneas rojas que ha rebasado el GN para favorecer los intereses privados de una multinacional que nos ha robado más de 100 millones de euros por las prácticas ilegales demostradas por la Comisión Nacional de la Competencia. Una multinacional que nos ha engañado y mentido, y que lo va a seguir haciendo. Porque, no lo olvidemos, Pórtland se comprometió a no imponer su proyecto si la sociedad no lo aceptaba. Pero era palabra de mafiosos.

Nosotras y nosotros les decimos,¡¡ Ya vale!! No sigan por ese camino. No sigan por el camino de la imposición. Porque aquí tampoco queremos ni necesitamos lo que no han querido ni necesitado en otras zonas de Navarra ni ayuntamientos, ni Consorcios de Desarrollo, ni sindicatos, ni agricultores, ni ganaderos, ni establecimientos turísticos, ni nadie. No vamos a permitir que ladrones sin escrúpulo y políticos corruptos que solo se interesan en llenar sus bolsillos sean los que decidan poner en peligro nuestra salud y condicionen el futuro y el bienestar de la tierra en la que vivimos.

La solución no pasa por imponerlo aquí. Pedimos al GN que descarte de manera absoluta la quema de residuos en todo el territorio de la Comunidad Foral y que busque otra salida para los mismos. Porque es posible una gestión sin hornos, mucho más respetuosa con la salud de las personas, con el medio ambiente y con el empleo.

Y pedimos a Pórtland que escuche el clamor de la sociedad, a la que se comprometió a respetar, y que no siga adelante con la imposición de ese proyecto.

Que tengan muy claro que vamos a defender a muerte, nuestra tierra, nuestra salud, nuestros recursos y nuestro futuro.

Que tengan muy claro que vamos a parar esta salvajada.




Gara
Berria
Diario de Noticias

2013/03/09

Txirrindula martxa Aguraindik Gasteizera/Marcha ciclista desde Agurain a Gasteiz

 Ehun bat pertsonek parte hartu dute gaur goizean Aguraindik Gasteizera burutu den txirrindula martxan. Arabako hiriburuan egin den kontzentrazioarekin amaitu da ekitaldia eta bertan, Olaztiko zementu-fabrikan hondakinak erretzeko proiektua bertan behera uzteko eskatuda . Gainera deia luzatu zaie arabar guztiei datorren larunabatean, martxoak 16, Altsasun proiektu honen aurkako manifestazioan parte hartzeko.

Unas cien personas han participado en la marcha ciclista llevada a cabo esta mañana desde Agurain hasta Gasteiz. La marcha ha acabado con una concentración en la capital alavesa en la que se ha pedido que se paralice el proyecto de incineración de residuos en la cementera de Olazagutia, sita a escasos kilómetros de suelo alavés. Además se ha convocado a la población alavesa a que participe en la manifestación contra este proyecto del próximo 16 de marzo que se celebrará en Altsasu.



2013/03/07

MANIFESTAZIOA / MANIFESTACIÓN




NO A LA IMPOSICIÓN DE LA INCINERACIÓN EN PÓRTLAND HERRITARRON HITZA ERRESPETATU.

2013ko martxoaren 16an manifestazioa Altsasun 18:00etan Netto-tik abiatuta

Orain dela urte bat sekula Sakanan egin den manifestaziorik handiena burutu genuen, gure baiaran Nafarroako Gobernuak eta FCCk aurrikusi dituzten errausketa asmoekin aurrera ez jarraitzeko eskatuz.

Arin-arin ibili dira geroztik eta dagoeneko, FCC enpresak bere labeetan 55.500 tona hondakin erretzeko baimenak eskuratu ditu. Horien artean nagusi dira batez ere hiri hondakinetatik datozenak eta baita ere plastikoak, pneumatikoak, araztegietako lohiak, …

Nafarroako Gobernuak eta Portlandek Nafarroako hondakinak errausteko sinatu duten hitzarmenak argi azaltzen ditu zein diren bien helburuak. Eta bat datozPortlandek dituen asmoekin, hau da, alde batetik hondakin errausketa zabaldu eta aldi berean beren plantetan kaleratzeak ugaritu.

Nafarroako Gobernuak auzitegien iritziaren kontra bada ere, jarduera horren kokapena esku pribatuetan utzi nahi dela, Nafarroan errausketa isilpean FCCren zementu fabrikaren bitartez sartu nahian.

Portlanden jarduera berri honek, osasun publikoari dagokionez Nafarroan eman daitekeen mehatxu larriena izateaz gain, ez du batere lagunduko aberastasunik sortzen inguruko eskualdeetan. Beste ekimen batzuen premiatan daude, eta ez beste zonalde batzuetan ez alderdiek, ez garapen kontsortzioek, ez inork nahi izan ez duen zerbaitetan.

Jarduera honen inposizioa Sakanan ikaragarria da. Milaka persona, taldeak, mankomunitatea, udalak (inguruko eskualdeetakoak ere bai) basakeria honen aurka daude.

Instituzioen aldetik, nabarmentzekoa da Arabako Batzar Nagusiek adierazitako gaitzespena. Bertan PP izan ezik gainerako alderdi guztiek, Nafarroako Gobernuari Portlanden proiektua geldiarazteko eta inposizioarekin amaitzeko eskatuz mozioa onartu dute.

Zer egin nahi duten badakigu, FCCren eta Nafarroako Gobernuaren zentzugabekeria garaitu dezakegula eta errausketa baliogabetzen duten hondakinak tratatzeko bete eredu batzuk posible direla badakigun bezalaxe. Norabide zuzenean bultzatu besterik ez da egin behar, eta erokeria honen inposizioa galaraztea lortuz hasi behar dugu.

Ez dugula inolaz ere gure ondasunik preziatuena, hau da, gure osasuna eta gure herrietan bizitzeko eskubidea kentzerik inondik ere onartuko.

GUZTION ARTEAN GELDITUKO DUGU!!!

_____________________________________



NO A LA IMPOSICIÓN DE LA INCINERACIÓN EN PÓRTLAND HERRITARRON HITZA ERRESPETATU.

Manifestación en Alsasua el Sábado16 de marzo de 2013, A las 18:00 con salida desde el Netto

Hace un año congregábamos la mayor manifestación realizada nunca en Sakana para pedir que no se continuara con los planes de incineración de residuos que el Gobierno de Navarra y FCC han previsto en nuestro valle.

Mucha prisa se han dado desde entonces, y a día de hoy, la empresa de FCC tiene en su mano los permisos para quemar en sus dos hornos 56500t de residuos, principalmente provenientes de residuos sólidos urbanos, además de plásticos, neumáticos, lodos, etc.

El Convenio que el GN y Pórtland han firmado para quemar los residuos (¡preferentemente!) de Navarra define claramente los objetivos de ambos, que coinciden básicamente con los planes de Pórtland de incrementar la incineración de residuos y a su vez acometer más despidos en sus plantas.

El GN, incluso en contra de los tribunales, quiere dejar en manos de la iniciativa privada la ubicación de esa actividad, tratando de meter la incineración en Navarra por la puerta falsa de la cementera de FCC.

La nueva actividad de Pórtland, además de representar la mayor amenaza que en términos de salud pública puede darse en Navarra, no contribuirá en modo alguno a la creación de riqueza en las zonas afectadas, tan necesitadas de otra clase de iniciativas que no sean las que, ni partidos , ni consorcios de desarrollo, ni nadie, ha querido en sus zonas.

La imposición de esa actividad en Sakana es brutal. Miles y miles de personas, colectivos, mancomunidades y ayuntamientos (incluidos los de los territorios limítrofes), se oponen a esta salvajada.

En el plano institucional, resaltar el rechazo de las Juntas Generales de Álava, donde todos los partidos, excepto el PP, respaldaron una moción en la que piden al GN la paralización del proyecto de Pórtland y su no imposición.

Sabemos lo que quieren hacer, pero también que podemos ganar a la irracionalidad de FCC y del Gobierno de Navarra.

No vamos a dejar que nos quiten lo más preciado: nuestra salud y nuestro derecho de vivir en nuestros pueblos.

ANIMO

ENTRE TODAS Y TODOS LO VAMOS A CONSEGUIR

2013/03/05

3MB plataformak helegitea aurkeztu du Cementos Portland Valderrivasi Nafarroan hondakinak erre ahal izateko emandako Ingurumen Baimen Bateratuaren aurka / 3MB recurre la nueva Autorización Ambiental Integrada otorgada a Cementos Pórtland Valderrivas para incinerar residuos en Navarra



La Plataforma en contra de la incineración  3MB ha interpuesto Recurso de Reposición contra el acuerdo del Gobierno de Navarra por el que se concede a la cementera de FCC una nueva Autorización Ambiental Integrada para quemar residuos en su planta de Olazti.

El recurso ha sido presentado por miembros de la Plataforma que representan a las zonas afectadas de Sakana, Goierri, Llanada Alavesa y Tierra Estella.

Las nuevas instalaciones de Pórtland diseñadas para la quema de residuos, podrían quemar, para empezar,  55500t de residuos generados en Navarra, aunque sólo de forma “preferente” según el acuerdo firmado entre el GN y Pórtland en el que también  se destaca el objetivo de “promover e incrementar la valorización de residuos”.

Según ha reconocido el GN, con la puesta en marcha de esta instalación, se podría redimensionar la capacidad de la planta para quemar residuos del PIGRN, algo que choca con la Directiva 2008/98/CE de residuos que obliga a los planes de gestión a que dispongan de información suficiente sobre los criterios de ubicación para la identificación del emplazamiento y sobre la capacidad de dichas instalaciones Es decir, falta el presupuesto base de la existencia de un plan de gestión que concrete los lugares en la forma establecida por los Tribunales.

Es por eso que la ubicación de las instalaciones no puede quedar, a posteriori, a merced de la iniciativa privada, tal y como pretende  permitir el GN  al intentar encajar de esa forma esta nueva actividad de Pórtland en la política pública de gestión de residuos de la Comunidad Foral.

La Plataforma solicita que se estime su recurso declarando la nulidad del Acuerdo o subsidiariamente su anulabilidad.

En Altsasu a 5 de marzo de 2013

______________________________________________________________
 

Errausketaren aurkako 3MB plataformak berraztertze errekurtsoa aurkeztu du, FCCren zementu fabrikari bere Olaztiko plantan hondakinak erre ahal izateko Ingurumen Baimen Bateratu berria emateko, Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiaren aurka.

Errekurtsoa, Sakana, Goierri, Arabako Lautada eta Lizarraldea ordezkatzen duten plataformako kideek aurkeztu dute.

Hondakinak errausteko diseinatutako Portlanden instalazio berrietan, hasteko, Nafarroan sortutako 55000 tona hondakin erre ahal izango dira, hauek izango baitute “lehentasuna” Nafarroako Gobernuaren eta Portlanden artean sinatutako akordioaren arabera. Hitzarmen berean azpimarratzen da, “ hondakinak balioztatzea sustatzeko eta areagotzeko helburua”.

Nafarroako Gobernuak aitortu duen bezala, instalazio hau martxan jartzerakoan, NHKPIan aurrikusitako hondakinak errausteko plantaren ahalmena berregokitu beharko litzateke. Baina hau, ez dator bat 2008/98/CE zuzentarauarekin, honek, kudeaketa planetan nahitaez, instalazioen kokapena zehazteko erizpideei buruzko eta instalazio horien ahalmenari buruzko informazio nahikoa sartzera behartzen baitu. Hau da, auzitegiek ezarritako eran, tokiak zehaztuko dituen kudeaketa planaren oinarria falta da.

Instalazioen kokalekua ezin da, ondoren, esku pribatuetan utzi, eta hori da Nafarroako Gobernuak egin nahi duena, Portlanden jarduera berri hau, Foru Komunitateko hondakin kudeaketa politika publikoan ahal duen moduan sartuz.

Plataformak helegite hau baietsi eta erabakia baliogabetzeko eskatzen du edo horren ordez bere deuseztagarritasuna.

Altsasun, 2013ko matxoaren 5ean