Buscar este blog

Cargando...

2013/06/01

KONTZENTRAZIOA-CONCENTRACIÓN



Minbiziaren ekoizpen faktoria Nafarroan


 Hondakin errausketak garapen beste eredu batzuk kaltetzen ditu, baliabideak xahutzen dituen jarduera da eta osasunerako hain da kaltegarria, Tafallako eta Tuterako udal talde guztiek bat egin zutela zonalde horietan burutu ez zedin, azkenik eta zorionez baztertua izan delarik.

Baina Nafarroako Gobernuak hortxe dauzka 140.000 tona bere Hondakin Planean (HKNPI) eta ez du erraustea ez den beste irtenbiderik aurreikusi. Horretarako, FCCren Olaztiko zementu-fabrikarekin hitzarmena sinatu du, bertako instalazioetan hondakinak erraustea sustatzea xede duelarik eta Nafarroatik kanpoko lurraldeetako hondakinak erretzea ere baztertu gabe, Arabakoak adibidez. Arabako Hondakin Planak, lurralde horretan hondakinak erretzea debekatu eta berrerabiltzean eta konpostatzean oinarritutako hondakin kudeaketa ereduen aldeko apustua egiten du.

Eta bitartean Nafarroako Gobernuak, orain arte sekula erabili ez den prozeduraz baliatuz eta multinazionalaren negozio zikinaren mesedetan, udal autonomia eta inguruko eskualdeetako udalen borondatea gupidarik gabe zanpatu du,  UPrS-a (Udalaz gaindiko Proiektu Sektoriala) onartuz eta zementu-fabrikan burutu beharreko lanak interes orokorrekoak deklaratuz, horrela instalazio horietan hondakinak erre ahal izateko. Eta horren guztiaren ondorioz, denon artean galarazten ez badugu behintzat, zementu-fabrika hori Nafarroa osoko minbizi ekoizle handiena bihurtuko da.

Hondakinak errausten dituen zementu-fabrika batek, baztertua izan den Energia Balioztatzeko Plantak baino 20-30 aldiz gaitasun handiagoa du gasak isurtzeko eta hedatzeko garaian. Bere instalazioetan burutuko den jarduera, hondakin errauskailuak arautzen duen  dekretu berberaz arautuko da, baina zenbait kutsatzaile arriskutsuren isurpen mugak HKNPI-ak egokiena bezala aurreikusten zuen eta Tafallan nahi izan ez duten azken teknologiadun plantan ezarritako mugak baino hiru aldiz handiagoak izanen dira. Bailararen behe aldean, parke naturalez inguraturik, kokatuko diren instalazio horiek gainera, Olaztiko ikastetxe publikotik 460 m-ra egonen dira eta herri osoa bera HKNPIak ezartzen duen 1.000 metroko segurtasun eremuaren barne sartzen da. Azken finean, multinazionala izan da hondakinak errausteko instalazioak Nafarroan non kokatu erabaki duena.

Ehunka ikerketa medikuk eta zientifikok berretsi dute errausketa prozesuan isurtzen diren kutsatzaileekin lotuta dauden minbizi ugari hartzeko arriskua biderkatu egiten dela faktoria hiltzaile hauen ondoan, eta haurrak direla ondorio latzenak jasaten dituztenak.

Arazoa aldamenekoaren etxean dagoenean, ezin gara beste aldera begira geratu. Hori ez du inork nahi eta badira errausketarik gabe hondakinak kudeatzeko beste  eredu batzuk, lanpostuak sortuko lituzketenak gainera, Portlandek aldiz, errausketa gehiago eta langileen kaleratze gehiago besterik proposatzen ez duen bitartean.

Nafarroako herritar guztiei, erakundeei, alderdi politikoei eta sindikatuei, zer-nolako basakeria den hau ohartzeko eskatzen diegu. Eta horrelako egoera beste inori inon ez egokitzeko gure nahiarekin batera, zera eskatu nahi dizuegu: zuen buruak hondakinak zuen etxe ondoan erretzerik nahi ez duzuela esaten badizue, zuen bihotzak besteen etxe ondoan erretzea ere nahi ez duzuela esan diezazuela.





La  factoría de producción  de cáncer en Navarra


La quema de  residuos afecta negativamente  a otras formas de desarrollo, es una práctica que despilfarra recursos y es tan peligrosa para la salud  que ha hecho que todos los grupos municipales de Tafalla y Tudela  rechazaran  que se realizara en sus zonas, donde felizmente ha sido descartada.

Pero el Gobierno de Navarra  sigue teniendo 140.000 toneladas en su Plan de Residuos (PIGRN), a los que no ha buscado otra solución que no sea su quema. Para ello ha firmado un acuerdo con la cementera de FCC de Olazti cuyo objetivo es fomentar la quema de residuos en las instalaciones de la cementera, no descartándose el que pueda quemar residuos provenientes de fuera de Navarra, por ejemplo de la vecina Álava, donde su Plan de Residuos prohíbe quemarlos en su territorio y apuesta  por otros modelos de gestión de residuos basados en la reutilización y el compostaje.

Al mismo tiempo el GN, en un acto sin precedentes nunca antes utilizado para favorecer el sucio negocio de una multinacional, ha aplastado de la forma más brutal  la  autonomía municipal  y la voluntad de los ayuntamientos de las zonas afectadas mediante la aprobación de un PrSIS  y la declaración de interés general de las obras necesarias en la fábrica de cemento para que pueda quemar los residuos en sus instalaciones. El resultado es que esa fábrica, si entre todas y todos no lo evitamos,  se va a convertir en la mayor factoría de producción de cáncer de toda Navarra.

Porque una cementera  donde se queman residuos tiene una capacidad de emisión y dispersión de gases  entre 20 y 30 veces mayor que la Planta de Valorización Energética descartada. La actividad que se realizará en sus  instalaciones estará regulada ahora  por el mismo decreto que regula a las incineradoras de residuos, pero los límites de emisión para algunos de los peligrosísimos contaminantes  triplicarán los límites establecidos para  la  planta de última tecnología  definida en el PIGRN como la más adecuada para quemar, que no han querido en Tafalla. Además, esas instalaciones que quedarán enclavadas en el fondo de un valle, rodeado de Parques Naturales, estarán situadas a 460 m del colegio público de Olazti, pueblo que en su totalidad queda dentro de los 1000m de alejamiento a las poblaciones que establece el PIGRN. En definitiva ha sido la multinacional quien ha ubicado las instalaciones para la quema de residuos en Navarra.

Cientos de estudios médicos y científicos  concluyen que  la posibilidad de contraer todos los tipos de cáncer asociados a los contaminantes que se emiten en un proceso de combustión de residuos se multiplica cerca de estas factorías de matar, donde los más afectados son los niños.

No podemos mirar para otro lado cuando el problema lo tienen en la casa del vecino. Nadie lo quiere, y existen métodos de gestión de residuos que no pasan por quemarlos en ninguna parte y que crean puestos de trabajo, mientras aquí Pórtland aplica un plan que contempla más incineración y más despidos en sus plantas.

Pedimos a toda la sociedad navarra, instituciones, partidos políticos y sindicatos,  que tomen conciencia ante este crimen. Y junto con nuestro deseo de que nadie en ningún lugar  tenga que pasar por esta situación os pedimos  que, si vuestra cabeza os dice que no quiere que los residuos se quemen cerca de vuestras casas, que vuestro corazón os diga que tampoco queréis que se quemen cerca de las  casas de los demás.



No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada