Buscar este blog

Cargando...

2013/09/16

Autorización para nueva actividad / Jarduera berri baterako baimena







Autorizan a Pórtland de Olazti una nueva actividad altamente contaminante.

El 12 de septiembre, hemos conocido la resolución mediante la que el 22 de agosto, con total nocturnidad y alevosía y sin ningún tipo de participación pública, el GN autorizaba una nueva actividad a realizar en Pórtland de Olazti.

Se trata de la fabricación de magnesita, una actividad muy contaminante que se viene realizando en Zubiri. La emisión de SOX producido en el proceso, supera incluso al emitido por las industrias más contaminantes, como pueden ser las químicas o térmicas. De ahí los problemas que la emisión de contaminantes de esta fábrica ha causado en los pueblos cercanos.

Con esta nueva actividad la fábrica de FCC de Olazti, que también ha conseguido del GN los permisos para quemar 55.500 t de residuos en las mismas puertas de Olazti y de Altsasu, pretende cocer anualmente el mineral que 23.000 camiones traerán desde Zubiri (casi un 50% más que el material empleado allá), para producir un 35% más que en esa localidad.

La carga de contaminantes que tendrá que soportar la zona será monstruosa. Hay que señalar que la anterior autorización a Pórtland para quemar residuos ya le permitía unos niveles de contaminación similares a los de una incineradora, con el agravante de las exenciones propias del proceso productivo de la fabricación del  cemento. A esto, hay que sumar ahora las nuevas exenciones aplicadas por la fabricación del nuevo producto, que multiplicarán por muchas veces lo permitido a una incineradora. Además el GN, de forma vergonzosa, no obligará a Pórtland a aplicar las medidas impuestas a Magna en Zubiri, por lo que el nivel de emisión será mayor que en aquella empresa, que ya ocupa  los primeros puestos en el ranking de mayores contaminantes de todo el estado.

En cuanto al empleo, esta nueva actividad no mantendrá ni creará  un solo puesto de trabajo en la empresa ya  que Pórtland va a seguir  aplicando su plan de despidos. Por contra sí se verán negativamente afectadas las actividades ligadas a la agricultura, ganadería y turismo, como reiteradamente vienen señalando los representantes de los sindicatos y consorcios de esos sectores.

Los estudios que determinan un mayor riesgo de contraer graves enfermedades cerca de estos centros tan contaminantes, hacen pensar que tanto la  población de Sakana y la de los territorios limítrofes afectados, como su economía, no podrán soportar esta nueva salvajada.

Y la pregunta que nos queda es: ¿Qué más va hacer el Gobierno de  UPN para destruir Sakana y las zonas afectadas por las actividades de la multinacional de FCC?  

 _______________________________


Oso kutsagarria den jarduera berria baimendu diote Olaztiko Portland-i

Irailaren 12an jakin dugu nola abuztuaren 22ko ebazpen baten bidez, azpikeriaz eta iluntasunez jokatuz eta herritarren inolako parte-hartzerik gabe, Nafarroako Gobernuak jarduera berri bat burutzea baimendu duen Olaztiko Portland-en.

Magnesita ekoizpena da oraingoan, oso jarduera kutsatzailea eta orain arte Zubirin egiten dena. Prozesuan ekoizten den SOx emisioa, industria kutsatzaileenek, zentral termikoek eta kimikoek adibidez,  isurtzen dutena baino handiagoa da. Hortik datoz fabrika horrek isuritako kutsatzaileek sortutako arazoak inguruko herrietan.

Jarduera berri honekin, dagoeneko Nafarroako Gobernuaren eskutik Olazti eta Altsasuko atarian 55.500 tona hondakin erretzeko baimena lortu ondoren, Olaztiko FCC-ren fabrikak urtero Zubiritik hasita 23.000 kamioik ekarriko duten minerala erretzeko asmoa du (bertan erabiltzen duten materiala baino ia %50 gehiago) herri hartan baino %35 gehiago ekoizteko.

Zonaldeak jasan beharko duen kutsatzaile maila izugarria izanen da. Kontuan izan behar da hondakinak errausteko Portland-i eman zitzaion azken baimenak, berez zementu ekoizpen prozesuari dagozkion salbuespenez gain, errauskailu baten antzeko kutsadura mailak ahalbideratzen dizkio. Horri guztiari orain, produktu berriaren ekoizpenari dagozkion salbuespen berriak gehitu behar zaizkio, horrela errauskailu bati baimentzen zaiona hainbat aldiz biderkatuko delarik. Gainera Nafarroako Gobernuak lotsagabeki, ez du Portland Zubirin Magnari eskatzen zaizkion neurriak betetzera behartuko eta horregatik, hemengo emisio maila estatu mailako kutsatzaile nagusien zerrendan lehen postuetan dagoen enpresa hartakoa baino handiagoa izanen da.

Enpleguari dagokionez, jarduera berri honek ez du enpresan lanpostu berri bakar bat ere ez mantenduko ez sortuko, eta Portland-ek bere kaleratze planarekin aurrera jarraituko du. Aldiz, nekazaritzari, abeltzaintzari eta turismoari lotutako jarduerak nabarmen kaltetuak izanen dira, sektore horietako sindikatu eta kontsortzioek behin eta berriz adierazi duten moduan.

Halako kutsadura maila duten guneen inguruan gaixotasun larriak harrapatzeko arriskua handitu egiten dela dioten ikerketek, bai Sakanako eta inguruko eskualdeetako populazioak, bai bertako ekonomiak beste basakeria berri hau jasan ezin izango dutela pentsarazten digute

Eta sortzen zaigun galdera hauxe da: zer gehiago egin behar du UPN-ren Gobernuak Sakana eta FCC multinazionalaren jarduerek kaltetutako eskualdeak suntsitzeko?



No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada